Kataluniako erreferenduma inpugnatzen badute, "B plana" prest dago

  • Espainiako Gobernuak azaroaren 9rako Katalunian aurreikusita dagoen kontsulta inpugnatuko balu, Generalitateak B plana pentsatua du, El Periodicoren arabera: baiezkoaren aldeko alderdiez osatutako gobernua proposatuko du Masek, 2016rako hauteskunde plebiszitarioak antolatu eta independentziarako trantsizioa egiteko.


2014ko uztailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Josep Rull CDCko koordinatzaile nagusiak eman du asmoaren berri JNCrekin egindako bileran.

Josep Rull CDCko koordinatzaile nagusiak Joventut Nacionalista de Catalunya-rekin egindako bileran azaldu du galdeketarik egiten ez badute jarraituko den bigarren bide hori. Rullen hitzetan, “kontsultaren aldeko alderdiek zerbait berria sortzean datza kontua, alderdien izenak alboratu eta boto-emaileei argi utziz, irabaziz gero, negoziazioei bide emango dioen mandatu bat abiatuko dela”.

Hala balitz, hauteskundeak 2016a baino lehen ezingo lituzketela antolatu dio Rullek; egingo balute, zenbait gai ez liratekeelako prest egongo, ogasun propioa eta Estatu katalanaren estruktura juridikoa kasu.

Berripaperaren arabera, Convergenciak ez du baztertzen Kataluniako autonomia deuseztatu eta Maria de los Llanos de Lunak, Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariak, funtzionarioen, TV3ren edo poliziaren kudeaketa bere gain hartzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude