Katalana, iPhone eta iPad-eko hizkuntza ofiziala

  • Kataluniako webgune ugarik errebotatu dute Apple enpresak zabaldutako albistea: aurtengo udan erabiltzaileen esku jarriko duen mugikorretarako sistema eragile berriak (OS 4.0) katalana izango du hizkuntza ofizial gisa. Internautak pozik dira, nahiz eta batzuek uste duten ez dela kasualitatea katalanezko bertsioa orain iragartzea, Apple-ek aurki Bartzelona erdian denda bat irekiko duelako.


2010ko apirilaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Apple berandu heldu dela uste dute batzuek. "Hobe hori sekula ez baino", diote askok. Ziurrenik izango du loturarik Bartzelonako dendarekin, baina kontua da erabiltzaile askoren desioak bete egingo direla. Aurki katalanez konfiguratu ahal izango dira iPhone, iPod Touch eta iPad eramangarriak, jailbreak izeneko prozesua erabili beharrik izan gabe. Jailbreak da aipatu hiru gailuetan kode ez ofiziala exekutatzea, Apple konpainiaren banaketa-mekanismoak lekualdatuz. Apple-ek banatzen duen software-kodea aldatzen da, eta erabiltzaileek aurrez Apple Store zerbitzuan eskuragarri ez zituzten hainbat aplikazio deskarga ditzakete, Installer, Cydia, Rock App eta Icy moduko instalatzaileen bitartez (Def.: Wikipedia). Kataluniarrek badute kontentu egoteko motiborik.

Albistea aitzaki, iPhone OS 4.0-ren bideoa ikusteko proposatu dute foro batzuetan:

 

 

 

 

Informazio gehiago: Vilaweb.cat.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude