Piztu Ezazu Argia gunera joan.

PPko kide bat Balear uharteetan alderditik kanporatu dute katalana defendatzeagatik

2012-08-22
alde 0    kontra 0
Pastor lehen ere zigortua izan zen boto diziplina hausteagatik.

Balear uharteetako Manacor herriko alkatea, PPko Antoni Pastor, alderditik kaleratu dute uharteetako PPko presidente José Ramón Bauzáren politikari aurka egin eta parlamentuan katalanaren alde bozkatzeagatik.

Balear uharteetako PPko eskubide eta bermeen batzordeak kanporatu du Pastor alderditik eta parlamentuan bozka diziplina lau aldiz hautsi izana leporatu dio. Pastor lehen ere zigortua izan zen bozka diziplina hausteagatik. Alderdiak gaineratu du erabakia "alderdiko estatutuak kontuan hartuta" hartu dutela.

Manacorreko alkateak, berriz, dio oraindik ez duela PPren komunikatu ofizialik jaso. Alderdiak dio aldiz, Pastorri jakinarazi diotela erabakia eta honek hamabost eguneko epea duela batzorde espainiarrari errekurtso bat aurkezteko.

"Espero dut ez kaleratzea, baina ez dakit zer gerta daitekeen", dio Pastorrek VilaWebi emandako elkarrizketan. Gaineratu du bere ustez hizkuntza bat lurralde baten "identitatea" dela eta ezin dela "arriskuan" jarri. Hizkuntza eta identitatea alderdi politiko baten gainetik daudela dio Pastorrek eta horregatik alderdiko aginduak "alde batera utzi" eta "bere kontzientziarekin" bozkatu duela.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: VilaWeb | Europa Press | El Mundo
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys