Kasu zeure mintzairari / Aita-hizkuntza
Justin Webster, kazetaria| 2009-10-12

handitu txikitu

[Justin Webster kazetari ingelesa Bartzelona ondoko herri batean bizi da. Kataluniarra da haren emaztea, eta euren alabek ingelesez, katalanez eta gaztelaniaz hitz egiten dute]

"Lehen sekula irudikatuko ez nukeen egoera batean bizi naiz: nire bi alaba txikiak nik egiten ez dudan hizkuntzan aritzen dira (...) Gure etxean hiru hizkuntza bizi dira elkarrekin: ingelesa, gaztelania eta katalana (...) Ni ez naiz oso abertzalea. Edo nik ez nuen uste halakoa nintzenik, behintzat. Orain ez dut hain argi ikusten, ezen hasi bainintzen oso kartsu sentitzen nire hizkuntzarekiko atxikimendua (...)

Ez ninduen kezkatzen ingelesa baliagarri izateak ala ez izateak (...) [Hiru hizkuntzatan mintzatzen den alabaren] oparotasun kutsagarriak aferaz pentsarazi digu [emazteari eta bioi]. Hizkuntza bat ikasi edo erabili baino gehiago, bizi egin behar duzu, maite egin behar duzu. Konfiantza horrek eta ez beste ezerk emango dizu hitz bakoitzaren pisua sentitzeko aukera eta beraiekin jolasaraziko (...) Bartzelonan etorkin afrikarren elkarte batek afixak itsatsi ditu Afrikako zenbait hizkuntza ikasteko eskolak eskainiz: arabiera, bantu, swahili, mandinga. Ene buruari galdetzen diot nolakoa izango den mundua mandingaz (...) Nire ustez, segur aski, mandinga ikasiz gero gehiago ikas genezake Afrikaz, hizkuntza hori mintzo den lekuetara bidaia eginez baino". (2009ko urria, 1. zenbakia)

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
  • Erlea (soilik papereko edizioan)
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia