Kasko militar bat lapurtzeagatik hiru urte kartzelan?

  • Hiru urteko kartzela zigorra eskatzen dute KEM-MOC talde antimilitaristako kide batentzat, indarkeriarik gabeko ekintza batean parte hartu izanagatik.


2013ko azaroaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ignacio Sanz, KEM-MOC talde antimilitaristako kidea (argazkia: ElDiario.es).

Abenduaren 6an izan zen: Espainiako armadaren Bilboko Garellano erregimenduari buruzko erakusketa zegoen ikusgai Basurtuko zentro munizipalean eta hura probestuz Kontzientzia Eragozpen Mugimenduko kideek protesta baketsua egin zuten. Helburua: erakusketako kasko militarretako bat lapurtzea, ondoren aurkezpen publiko baten bidez itzultzeko.

Esan eta egin, hainbat taldetan sakabanatuta erakusketa zegoen lekuan agertu, zaintzaileen arreta desbideratzeko zenbait lagun kateatu eta denak haiei begira zeuden bitartean beste talde batek kaskoarekin ospa. Handik egun gutxira, hainbat herri mugimendutako kideekin (Ekologistak Martxan edo Gernika gogoratuz besteak beste) eta pertsona ezagunekin (Oskorri taldeko Natxo de Felipe, EHUko Pedro Ibarra…) agertu ziren, ostutako kaskoari lore bat erantsi eta ikono antimilitarista bihurtuta.

Ekintzaren helburua mota horretako erakusketak salatzea zen, Garellano erregimenduaren historia gogoratzarekin batera –200.000 lagunen bizia eraman zuen Kubako gerran egindako “balentriak”, besteak beste–. Espainiako Gobernuaren gastu militarra ere salatu zuten, 5.937 milioi euro 2013ko aurrekontuaren arabera.

Ertzainaren bertsioa

Espero zuten zigorren bat, ElDiario.es-en KEM-MOCeko kide baten adierazi duenez, baina inola ere ez etorri dena bezalako eskaera. Ertzain batek salatu du lesioak eragin zizkiotela.

Nolatan lesioak, indarkeriarik gabeko ekintza batean? Protestan parte hartu zuen kontzientzia eragozle baten gorputz masak dauka erantzuna. Ignacio Sanz, “Pi” ezinenez ere ezaguna, 90 kiloko antimilitarista da eta besapeetatik helduta atera zuten arrastaka erakusketa militarraren kontrako protestaren egunean.

Hiru urteko zigorra eskatzen duen ertzainak dioenez, Sanz etzanda egon zen, baina momentu batean altxa, agentearen atzamarra hartu eta bihurrikatu zuen. Gero, berriz etzan zen. Hori frogatzeko, mediku forentsearen txostena erakutsi du, 57 egunez lanik egin gabe egotera behartu zuen lesioen berri ematen duena.

Ez da agentearen salaketa bakarrik, ordea. Fiskaltzak ere egiazkotzat jo du Ertzaintzako kideak dioena eta bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen du, 4.220 euroko isunaz gain.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Yurii Sheliazhenko kontzientzi eragozlea libre utz dezala eskatzen diote Ukrainako Gobernuari

Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko Idazkari Exekutiboa da, eta abuztuaren 15az geroztik preso dute bere etxean. Asteazkenean egin zuten bere aurkako lehen epaiketa eta intsumisioaren aldeko Europako mugimendua bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten ari da.


2023-04-05 | Uriola.eus
Abian da gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren kanpaina

Asteartean hasi dira gerra finantzatzeko onartzen den gastu neurrigabea salatzeko ekintzak, ‘Gastu militarrik ez’ lemapean.


Eguneraketa berriak daude