Piztu Ezazu Argia 970x90

Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsei Bilboko Udalak ezarritako zigorra baliogabetu dute

2012-08-03
alde 0    kontra 0
Ertzainak Kaskagorriren txosnan, duela hiru urte. (Argazkia: BilbokoBranka)

2009an, bi urtez txosna jartzeko debekua ezarri zien Bilboko Udalak Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsei, euren txosnetan euskal presoen argazkiak erakusteagatik. Hiru urte geroago, Konpartsen Federazioak jarritako helegitea onartuta, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak zigorra baliogabetu du, Udalaren barne araudiak ez duelako ustezko arau-haustea jasotzen.

Ebazpenak ez du berehalako ondoriorik, bi konpartsei ezarritako zigorrak epea bete duelako jada. Dena den, konpartsetako kideek adierazi dute epai garrantzitsua dela, agerian utzi duelako Udalak ez zuela zigorra ezartzeko eskumenik.

Iñaki Azkuna (EAJ) buru zuen udal gobernua Ertzaintzaren txostenetan oinarritu zen zigorra ezartzeko.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Bilbokobranka | Eitb.com | Berria
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys