Karmelo Landa, Ezker Abertzaleko kidea eta HBko Europako legebiltzakide ohia, atzo arratsaldeko 19:30ean askatu zuten 50.000 euroko bermea ordainduta. Ez dizkiote Pernando Barrenari jarritako debeku guztiak ezarri, nahiz eta politika egiten badu zigortu egingo dutela dioten zenbait egunkarik. Epaiketa baino lehen, ez duela ez ihesik egingo, ezta berriz deliturik egingo argudiatuz askatu du Audientzia Nazionaleko epaileak Valdemoroko espetxetik. Astero epaitegira joan behako du eta Espainiako Estatutik ezin izango da atera. Landa 2008ko otsailean atxilotu zuten Herriko Tabernen auzia izeneko operazioan.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403