Piztu Ezazu Argia 970x90

Karmele Jaioren 'Amaren eskuak' zinemara eramango du Baleukok

2012-07-25
alde 0    kontra 0
Karmele Jaiok Igartza saria irabazi zuen 'Amaren eskuak eleberriarekin'

Karmele Jaiok idatzitako Amaren eskuak eleberrian (Elkar) oinarritutako filma egingo du Baleuko ekoiztetxeak. Gaur Andoainen egingo dituzte grabaketak egun osoan zehar. Martin Ugalde eta Aita Larramendi kaleetan izango dira, eta 40 bat lagunek osatutako taldeak hartuko du parte.

Euskal Herriko hainbat tokitan izango dira grabaketak abuztu osoan. Besteak beste Donostian, Getarian, Hernanin, Gasteizen, Lekeition, Zumaian eta Irunen.

Karmele Jaioren liburua

Nerea izeneko emakumea da Karmele Jaioren eleberriko protagonista. 35-40 urte ditu, noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko den jakin ezinik. Amaren historia ezkutuak jakingo ditu Nereak erietxean, eta horren haritik ohartuko da zenbateraino izan daitezkeen ezezagunak geure ondoan dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbateraino izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo eta kezkak, nahiz eta garaiak eta bizomoduak asko aldatu.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Naiz | El Diario Vasco
Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU
azala  
azala2424
 
azala2423

2425 zenbakia.
2014ko uztailaren 27a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys