Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Karlos Zurutuzak 'Tripoli-Kabul' liburua idatzi du

2012-10-02
alde 1    kontra 0
Karlos Zurutuza (argazkia: Dani Blanco).

Karlos Zurutuza kazetariak Tripol-Kabul liburua aurkeztuko du bihar 10:30ean Donostian, Parte Zaharreko San Geronimoko udal aretoan. Herrialde gatazkatsuetatik idatzitako kronika eta erreportajeengatik da ezaguna Zurutuza. Besteak beste, Afganistan, Kurdistan, Irak eta Libian zehar ibili da azken urteetan, gatazka armatuen ondorioak kontatzen.

Hainbat mediotan kolaboratu izan du kazetari donostiarrak, tartean ARGIAn, eta liburuko pasarte batzuk korrespontsal lan horietan bildutako materialekin osatu ditu.

Kazetari lan horrek saria ere jaso du: ARGIAk prentsa alorreko 2012ko ARGIA Saria eman zion eta hilabete batzuk beranduago, Rikardo Arregi Sari Nagusia ere jaso zuen.

Fernando Morillok sortutako Gaumin argitaletxeak publikatuko du Tripoli-Kabul eta jada salgai dago e-book formatuan, bost euroren truke.

Informazio gehiago:

Beranduegi telebista saioak Zurutuzarekin hitz egin zuen otsailean. Ikusi bideoa:

Miel A. Elustondok elkarrizketa egin zion ARGIA aldizkarian. "Enpatiarik gabe nekez transmititu ahalko duzu inoren sufrimendua".

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys