Piztu Ezazu Argia 970x90

Kapitalismoaren istorioak

2012-10-19
alde 0    kontra 0
Greziar edadetua hondakin ontzian edari bila.

Iñigo Sáenz de Ugartek Guerra eterna blogean Greziako krisiari heldu dio, eta gobernuaren azken erabakietako bati buruz aritu da. Iraungitze data pasatako jakiak dendetan paratuko dituzte prezioa merketuta, krisiak kolpatutako milaka behartsuak janari bila hondakin ontzietan ibil ez daitezen. Hona idatziaren itzulpena:

"Greziako Gobernuak iraungitze data pasata daukaten jakiak supermerkatuetan saltzea erabaki du, beti ere baldintza batzuk kontuan hartuta. Krisiak eragindako pobrezia asaldagarriak gogor kolpatu ditu pentsiodunak, eta kide guztiak langabezian dituen familiak. Hondakin ontzietan janari bila ibili ordez, behar gehiena dutenek supermerkatuan erosi ahal izango dute janaria: iraungitako jakiak besteetatik bereizita egongo dira, eta jatorrizko prezioaren herena izango dute.

Produktuek etiketa berezia edukiko dute identifikatu ahal izateko. Baina ez da horrelako zerbait agertuko: hau erosiko duena behartsua da, baizik eta kontzientzia lasai edukitzeko eufemismoren bat. Ministroen duintasuna ez da urratuko. Orain, horri gizarte politika deitzen zaio. Pobrezia arintzeko neurrietako bat izango da. Eta norbait gaizkitzen bada, pobreziaren albo ondorioen estatistiketan agertuko da.

Austeritate politiken arkitektoek nekez uler badezakete ere, jasangarriak ez diren ekonomiak dituzten herrialdeetako biztanleek egunero jaten segitzen dute. Zentzuzkoa da janari 'ez jasangarriz' elikatzea".

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys