Piztu Ezazu Argia gunera joan.

"Kanona bihurtzeko askoz errazagoa nuke gizona banintz"

2012-11-02
alde 0    kontra 0
Karmele Jaio (Alex Larretxi)

Idazlea, prentsa arduraduna... Seme-alabek uzten diotenean egiten du lo.

Zer moduz idazle zinematografikoen olinpoan?

Auzokoak ez du jakin idazlea naizenik pelikula egingo dutela irakurri duen arte. Argi dago glamour eta oihartzun kontuan literaturan gabiltzanok ez daukagula zinearen aurrean zereginik.

Orain, Urrezko Euskadi Saria edo Espainiako Sari Nazionalarekin egingo duzu amets... Edo ez... Auskalo. Hainbeste saltsarekin ez daukat argi.

Kontuz ibili behar da sariekin, ametsa amesgaizto bihurtu daiteke eta. Esan zuen Sarrionandiak: norbaitek baliogabetu nahi bazaitu elefante zuria oparitzen dizula.

Izan ere, puntako idazlea izateko aski da liburu onak idaztea, ezta?  

Puntako idazlea izatea asko saltzea eta komunikabideetan agertzea baldin bada, hor merkatuak eta marketinak eragin handia dute. Eta prestigioa lortzea baldin bada, kanona nork ezartzen duen baldintzatzen du. Guzti hori alde batera utzita, idazle ona izateko, liburu onak idatzi behar dira.

Tira, euskaraz idazten duen emakume gasteiztarra izanik, askotan esango zizuten kanona bihurtzeko txartel guztiak dauzkazula.   

Kanona? Barka, kanona bihurtzeko askoz errazago nuke lehenik eta behin gizona banintz. Ez zenuen kanon hitza kuota hitzarekin nahastuko, ezta?

Kuotak kuota, orijinaltasunaren saria merezi duzu. Liburu berria noizko eta Durangorako!    

Bai, ezta? Liburuetako gaietan ere ez omen naiz oso orijinala, baina norbaitek esan zuen bezala, idazleak beti gaude liburu bera idazten, behin eta berriz.

Bota titular batzuk zure liburua irakurri gabe orriak bete beharko dituzten kazetari gaixoentzat.

Liburuaren izenburua: Ez naiz ni. Ipuin liburua da. Aurrekoak baino luzeagoak atera zaizkit, eta umore eta sexu gehiago dago. Azken hori gehiago saltzeko esan dut, noski. Nahiko erraztu diet lana, ez?

Ez da literaturaz hitz egitea komeni?

Literaturaz baino gehiago literatur sisteman dauden beste hainbat osagairi buruz hitz egiten da. Eta uste dut azkenean horrek eragina izaten duela literatura egiteko moduan ere.

Eskerrak komunikazio arduradunak zaudeten kazetarion lana kontrolatzeko. Barka, “errazteko” esan nahi nuen.

Kazetari asko eroso bizi da komunikazio arduradunen kontrolpean. Gaurko kazetaritza erredakziotik irten gabe egiten da, eta kazetari gehienek komunikazio bulegoen dependentzia handiegia dute. Liburuak irakurri gabe idazleak elkarrizketatzen dituen kazetaria larri ibiliko litzateke prentsa laburpenik gabe.

Sustrai Colina

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys