Piztu Ezazu Argia 970x90

Justizia soziala aldarri Irunen

2012-09-26
alde 0    kontra 0
Jende asko bildu da Irungo mobilizazioetan.

Aurtengo bigarren greba orokorra da sindikatuek gaurko deitutakoa. Martxokoa arrakastatsua izan zen Bidasoan eta gaurkoak ez du hain segimendu handia izan, baina hala ere, enpresa ugarik itxi dute Irungo industrialde nagusian, Landetxakoan; gutxiagok Zaisan, Behobiako garraio-industrialde garrantzitsuenean.

Merkataritza sare inportantea du Irunek, eta denetik ikusi dugu hiri erdialdean: denda batzuk zabalik, itxita beste hainbat. Saltoki handiek, aurreko grebetan bezala, ateak irekita dituzte gaur, tartean Nettok, Super Amarak, Mendibil merkataritza-guneak eta bertako denda diren Zarak, Bershkak, Movistar-ek, Orangek… Berdin ikusitako banku denek ere (Kutxa, Euskadiko Kutxa, Barclays, BBVA, Santander, Bancaja…).

Haatik, aldarrikapenerako lagun asko bildu da goizeko 10:00etan, Irungo EH Bilduk deitutako manifestaziora. Ordubete inguruz, murrizketen eta egungo egoeraren aurkako oihuz bete dira Kolon Pasealekua eta inguruko kaleak. Ibilbidea bukatuta, jendetsua izan da Zabaltza Plazako kontzentrazioa. “Irtenbidea badago. Burujabetza eta eraldaketa soziala” lemapean, Euskal Herriarentzako burujabetza ekonomiko eta politikoa eskatu dute EH Bilduko ordezkariek, bankarien eta egungo agintarien arduragabekeria salatu eta justizia soziala oinarri duen gizarte eredu berri baten alde egin dute.

Arratsaldean manifestazio gehiago izango da eskualdean. 16:00etan auto karabana aterako da Moskutik Hondarribira, eta 17:00etan Miramarretik abiatuko da martxa, EH Bilduk antolatuta. Eskualdeko ELA eta LAB sindikatuek deitutako manifestazioa berriz, Irunen egingo da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys