Kepa Junkerak eta Xabier Amurizak literatura eta musika uztartuko dituzte hilaren 7an Bilboko Arriaga antzokian, Bizkaiko Koplak emanaldian. 2010ean plazaratutako Beti bizi diskoa izango du ardatz ARGIAk lagundutako saioak. 20:00etan hasiko da.
Sarrerak
Sarrerak 10 euro balio du. Arriaga antzokiaren webgunean, 944310310 telefono zenbakira deituta edo BBKren kutxazainetan eskura daitezke.
'Beti Bizi' diskoa
Hiria Records zigiluak 2010ean argitaratu zuen Xabier Amurizak, Leioa Kantika abesbatzak eta Kepa Junkerak grabatutako Beti Bizi diskoa. Hamabi kanta jaso zituzten diskoan: Aita San Migel, Ipiñaburu Leku Altuan, Aitite Merkurio, Zozoa Kantetan, Horra Goiko Landetan, Aiko Juaniko Olabarriko, Antonio Goitia, Matxalen Busturiko, Kantetan Biher Dot Hasi, Trikiti Txainia, Soldadu Noa Soldadu eta Gaztaina Koloreko.
Disko horretako Aita San Migel singlearekin osatutako bideoa:
Amurizak eta Junkerak iazko otsailean Bilbon eskainitako emanaldiko irudiak:
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403