EAJ

Juan Maria Aburto proposatu du EAJk Bilboko alkategai izateko

  • Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburua aukeratu du Bizkaiko EAJk Bilboko alkatetzarako hautagai izateko.

Aburto Bizkaiko Aldundiko bozeramaile izan zen sailburu izendatu aurretik.

2014ko urriaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Oraindik ez da ofiziala, azaroaren 25ean ezagutaraziko baititu EAJk behin betiko izendapenak, baina Berriaren arabera Aburto proposatu dute Bizkaiko Buru Batzarrak eta Bilboko Uri Batzarrak 2015eko maiatzeko udal hauteskundeetan Bilboko alkategai izateko.

Juan Maria Aburto (Bilbo, 1961) Zuzenbidean lizentziatu zen, eta Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatu eta Bizkaiko Aldundiko bozeramaile izan zen, 2012an sailburu izendatu aurretik. Funtzio Publikoko zuzendari gisa iritsi zen Bizkaiko Aldundira 1990ean. Eusko Jaurlaritzan Juan Mari Atutxa Barne sailburuaren taldean egon zen horren aurretik.

Urriaren 7an hasiko du EAJk bere hautagaiak erabakitzeko prozesua. Alderdikideek hautagai gehiago aurkezteko aukera dute hortaz, eta beraiek erabakiko dute azkenean nork hartuko duen Bizkaiko hiriburuko alkatetza. Aurreko legealdiko alkate kargua Ibon Aresok hartu zuen Iñaki Azkuna hil ostean.

Ahaldun nagusi izateko hautagaiak aukeratzen

EH Bildun, Martin Garitano ez da berriro aurkeztuko Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko. Hori jakin zenetik, Larraitz Ugarte bozeramaileak eta Helena Franco Ogasun diputatuak ere baztertu egin dute hautagai izatea. Xabier Olano da beste hautagai posibleetako bat.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak ere iragarri du ez dela 2015eko bozetara aurkeztuko, agurreko hitzaldian adierazpen polemikoak eginez. Unai Rementeria egungo Presidentetza diputatua izan daiteke EAJren hautagaia.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAJ
Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Alonsotegi auziko absoluzioak etsigarriak dira EH Bildurentzat

Joan den asteazkenean ezagutu zen Alonsotegiko ustezko ustelkeria kasuengatik izandako lehen epaiketaren epaia: akusatu guztiak absolbitu ditu Bizkaiko Auzitegiak. EH Bildu aritu da akusazio partikular moduan auzian eta ebazpena "etsigarria" eta... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


Erkoreka Xuhar “erruduntzat” hartzeko “kanpaina” egiten ari dela salatu du herri plataformak

Tolosako inauterietan poliziak begian zauritutako gaztea indarkeria polizialaren biktima gisa aitortzeko eskatu du Xuhar herri plataformak. Mobilizazio batera deitu du martxoaren 16rako, Tolosan.


Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko bideari ekin diote berriz ere Espainiako Kongresuan

Egungo Espainiako Gobernua osatzea ahalbidetu zuten alderdi gehienek onartu dute EAJk hirugarrenez aurkezturiko proposamena Espainiako Kongresuan, baina zalantzak daude hemendik aurrera PSOEk hartuko duen jarreraren inguruan, beste aldietan sozialistek ez baitute urrats gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude