Joxerra Gartzia agoniatik, euskara nora daramagun galdezka
Onintza Irureta| 2008-06-27

handitu txikitu

Duela aste batzuk Manu Robles Arangiz Fundazioaren eskutik eskaini zuen hitzaldia Joxerra Gartziak. Entzule gehienak ELAko langileak ziren. Lasai aritu zen berriketan, petit comitén. Euskarari buruz hitz egiten aspertuta dagoela azpimarratu zuen hasiera-hasieran eta berak esan bezala, agoniatik hitz egin zuen, “diagnostikoan behar bezainbeste pesimista izan behar baita”.

Volvo markako autoaren publizitate kanpainak, Aire, aire!, Ukan birusa, Pixka bat es mucho eta horrelakoak erabili zituen euskara normalizatzeko ikuspegi ideologiko finkatuaren eza azaltzeko. Volvo markak kanpaina ugari erabiliko ditu, baina kanpaina horien guztien bidez zabaldu nahi den mezua segurtasunarena da. Euskararen alorrean ez omen da hori gertatzen, diskurtso ideologiko finkaturik ez dago, estrategia bateraturik ere ez. Erantzun estrukturalaren, bateratuaren eta instituzionalaren beharra azpimarratu zuen. Eztabaidaren ordez zalaparta sumatzen du. Kontseiluaren eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren artekoaz mintzatu zen: “Bi ume bizki dirudite, karamelu bati buruz diskutitzen ari dira eta ez dute diskutitzen karamelua ona den ala ez”.

 

Esate baterako, “Nora goaz?” galderaz ez omen da hitz egiten, adibidez, gizarte elebakarrerantz? elebidunerantz? eleaniztunerantz? Eta etsenplu zehatzagoak hartuz: Zer funtzio bete behar du euskarak EHUn, ezker abertzalean, ELAn, EAJn?

 

Agoniatik baita ere, luze aritu zen gazteek euskaraz haserretzeko, liluratzeko, iraintzeko edota ligatzeko dituzten mugetaz, nola ez, euskararen egokitasunaz, zuzentasunaz eta jatortasunaz.

 

Negarrari utzi eta euskara normalizatzeko orain arte egindakoa aitortzeari ez zion muzinik egin. Legeak euskarari ematen dion babesa ere azpimarratu zuen, EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko aldeak nabarmenduz.

  • Iruzkina idatzi
  • Inprimatu
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Eredu ekonomikoari bira eman ahal zaio?"
Denda
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Salneurria: 160€
Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia