Piztu Ezazu Argia 970x90

Joxe Azurmendi: "Politikariak eta epaileak dira torturaren errudunak, poliziak baino gehiago"

2012-08-31
alde 0    kontra 0
Joxe Azurmendi.

Markos Zapiainek Joxe Azurmendi elkarrizketatu du Noticias taldeko Ortzadar gehigarrirako. Bihar plazaratuko da, baina Zapiainek bere blogean argitaratu ditu zati batzuk. Lau zatitan banatu du elkarrizketa. Lehenengoan, besteak beste, heriotzaren misterioaz aritu dira. Bigarrenean, arrazionaltasunaren kontzeptuaz jardun dute. Hirugarrenean, etika eta politikaz eta azkenekoan hizkuntzaren auziaz aritu dira. Pasarte batzuk irakur ditzakezue jarraian.

Torturari buruz galdetuta politikarien ardura azpimarratu du Azurmendik: "Politikariek torturaren existentzia ezin probatzeko neurriak ezartzen badituzte, badakitelako da tortura badagoela eta egon dadila nahi dutelako. Torturaren errudunak politikariak dira, poliziak edo guardia zibilak baino askoz gehiago. Eta epaileak. Zergatik ez dituzte eskuak garbitzen, kantatuko luke Iparragirrek".

Arrazionaltasunaren kontzeptuaz aritzeko, ablazioaren adibidea hartu dute: "Sexu ablazioari buruz gerta daiteke zuk eta nik arrazionalki eztabaidatu eta konklusio kontrarioetara heltzea. Bigarren, zuk arrazionalki oinarritu dezakezu neskatoari klitoriaren erauzketa moral eta gizatiarki onartezina zergatik den. Baina haren amak pentsatzen badu europarren arrazoiketa guztiak baino bere tradizioak pisu moral handiagoa duela, alferrik ari zara. Arrazoiketak zuretzat balio du, harentzat ez. Zerk justifikatzen du arrazoiketak balio izatea edo ez? Bide batez: arrazionaltasunari baino gehiago tradizioari lotzen zaion jendea aurkitzeko ez dago Afrikara joan beharrik. Orain arazo hau sortzen da. Arrazionalki arrazoia zuk duzula zuretzat segurua denez, intolerantea izan behar al duzu neskatoaren amarekin? Logika inkisitoriala eta koloniala hori izan da. Ala arrazoia eta zuzentasuna sakrifikatu eta tolerantea izan, eta basajende horri irrazionalak izaten segitzea baimendu? Hau modernoagoa da. Nola justifikatzen da hori arrazionalki, ez karitatearekin?".

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys