Jorge Oteizaren idatzi eta esanak, larunbateko Bertso Egunean


2010ko urtarrilaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Hustubetehustu leloa izango du larunbat honetan Donostian ospatuko den Bertso Eguneko saio nagusiak. Izan ere, Jorge Oteizaren irudi, esaldi, ideia eta ekarpen nagusietan oinarrituta arituko dira Unai Elizasu eta Andoni Egaña gai-jartzaile lanetan. Kantuan, berriz, Igor Elortza, Iñaki Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Xabier Silveira, Jon Maia, Jokin Sorozabal, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio izango dira. 18:00etan hasiko da saioa, baina lehenago ere izango da bertsoez gozatzeko aukerarik. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Alde Zaharreko kale eta tabernak alaituko dituzte hainbat bertsolarik, eta saio nagusiaren ostean, afaria izango da Kursaaleko jatetxean. Sarrerak www.bertsosarrerak.eu helbidean eskura daitezke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jorge Oteiza
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


Xabier Gantzarain
"Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek"

Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]


2013-04-09 | Lide Hernando
Oteizaren heriotzaren 10. urteurrena ekitaldiz beterik

Jorge Oteiza eskultorea hil zela hamar urte bete dira. Urteurrena gogoratzeko zenbait ekitaldi egingo dira. Gehienak Donostiako Doka aretoan izango dira, baita Alzuzan dagoen Oteiza museoan ere.


Eguneraketa berriak daude