"Hizkuntza gutxituak erabiltzen hasteko dauden arazo asko psikologikoak dira"

  • Eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten Europako gazteen topaketa ari dira egiten egunotan Gasteizen. Bertan hartu du parte Sechu Sende galiziarrak. Hipnosia erabiltzen du bere hizkuntzaren inguruan sortu diren aurreiritziei burla egin eta aurreiritzi horien zentzugabetasuna salatzeko. Dioenez, aurreiritziok norberak sortu edo Galizia gobernatzen dutenek sustatzen dituzte, eta hiztunen galera ari dira eragiten. Diario de Noticias de Alavak elkarrizketa egin dio, eta bertako pasarte batzuk ekarri ditugu hona.


2011ko uztailaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Sechu Sende irakasle eta idazle galiziarra

“Umea nintzenean gaztelaniaz hitz egiten nuen, eta nire gaztaroko uneren batean hasi nintzen galegoz hitz egiten. Orduan konturatu nintzen hizkuntza gutxitu bat erabiltzeko jende gazteak dituen eragozpenak psikologikoak direla. Hau da, KOMUNITATEAK sortzen dituen hainbat eragile sozial daude, eta askotan eragile horien eraginez geure irudiak segurtasunik eza sorrarazten digu. Hipnosia metodo surrealista bat da, eta honen bidez hizkuntza gutxituak erabiltzeko daukagun beldur hori barregarri uztea da helburua”.

(…)

“Zenbat eta babes gehiago izan, zenbat eta laguntza politiko gehiago egon, agian hiztunak gehitzea ez da lortuko, baina gutxienez ez galtzea lortzen da. Galizian babesgabetasuna eta desberdintasuna hain handia izanik, hiztunen galera masiboa gertatzen ari da, batez ere hirietan. Gaur egun Ferroleko gazteriaren artean %4ak soilik hitz egiten du galegoz, eta %5 baino gutxiago dira Vigon galegoz egiten duten gazteak”.

(…)

“Politika linguistikoak, saihestezinak izateaz gain, beharrezkoak dira. Galizian gertatzen dena da, PPk hainbat neurri hartu dituela bere kokagune instituzionaletik, eta etorkizunari kalte egiteaz gain, orainaldian ere eragingo ditu kalteak. Plurilinguismo izena duen dekretu batez ari naiz, galegoa marjinatzen du, 0 eta 6 urte arteko haurrak hizkuntza honekin harremanik ez izatera kondenatuz, eta lehen hezkuntzan zein bigarrenean duen presentzia murriztuz”.

(…)

“PP ez da ari soilik legegintzan galiziar guztiona den hizkuntzari eraso egiten, bere esku dituen komunikazio bide guztiak ere erabiltzen ditu horretarako. Galegoak mugatu egiten duela ari gara entzuten berriz ere politikoen ahotan; Kulturako kontseilariak esan zuen. Nolako baloreak ari dira transmititzen gizarteari?”.

Elkarrizketa osoa (gaztelaniaz): Diario de Noticias de Alava.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude