Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza partida biren deialdia egin du. Batetik, 4.875.000 euro erabiliko ditu 2012. urtean euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko. 2011n baino 600.000 euro gutxiago emango ditu, eta 2010ean baino 850.000 euro gutxiago.
Bestetik, 1.464.000 euro erabiliko ditu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko, aurten baino %7,1 gutxiago. IKTetako diru-laguntza bi multzotan banatu du Jaurlaritzak; informatika programak sortzeko laguntza aurten baino txikiagoa izango da, eta Interneten euskarazko edukiak sustatzeko laguntza, berriz, handiagoa.