Jaurlaritzak 120 milioi bideratuko ditu 'Basque Country' marka sustatzera

  • EAEko kultura, ekonomia, turismoa eta harreman diplomatikoak nazioartean sustatzea helburu duen Basque Country marka aurkeztu du Jaurlaritzak. Egitasmoak 120 miloi eurokoko aurrekontua izango duela adierazi du Urkulluk, Marian Elorza eta Arantza Tapia kontseilariekin batera Kursaalean egindako agerraldian.


2013ko ekainaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Uriarte, Tapia eta Elorza kontseilariak Urkullurekin batera, astelehenean Kursaalean egindako agerraldian (Argazkia: elpais.com)

Honakoak dira datozen hilabeteetan martxan jarriko diren ekimenak:

Ekonomia

    -  Nazioartekotzerako Euskal Partzuergoa sortuko dute Eusko Jaurlaritzak, hiru probintzietako Diputazio Foralek eta Merkataritza-Ganberek elkarlanean.

    -  Enpresen nazioartekotzea hogei herrialdetan lantzeko 500 beka eskainiko dira.

    -  Jaurlaritzak 70 herrialdetan dituen ordezkaritzek EAEko enpresak bertara moldatzen lagunduko dute.

Turismoa

    -  Madril eta Bartzelonan ‘Euskadi Gastronomika’ produktu turistikoa aurkeztuko da datorren udazkenean.

Nazioarteko harremanak

    -   Europako Lehiakortasun eta Finantza Kontseiluetan parte hartu ahal izatea aldarrikatuko du Jaurlaritzak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Jaurlaritza
Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-03-11 | ARGIA
“Talka-neurriak” adostu ditu Eusko Jaurlaritzak nekazaritza sindikatuekin

Eusko Jaurlaritzak, sindikatuekin egindako bileran, hamar konpromiso hartu ditu. Bilera ontzat eman badute ere, hauteskundeak egitear direnez, denborarik eza azpimarratu dute sindikatuek. ENBAk adierazi du denbora gutxi dutela neurriak gauzatzeko, eta UAGAk nabarmendu du... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


Emakume bat larri dago ZIUn, Ertzaintzak Donostian foam jaurtigai batekin jo ostean

Emakumea Donostia ospitalean ingresaturik dago, foam jaurtigaiak buruan jo eta odol isuria eragin ostean. Realaren eta Paris Saint Germainen arteko futbol partiduaren aurretik polizia agenteek egindako kargetan zauritu dute. Ertzaintzak barne ikerketa zabaldu duela jakinarazi... [+]


2024-03-06 | ARGIA
Suzko arma, borra luzagarria eta balen aurkako txalekoa, EAEko udaltzainek eraman behar duten gutxieneko ekipamenduaren parte

Udaltzain guztientzako oinarrizko ekipamendua zehazten duen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Besteak beste, 9 mm-ko parabellum arma, munizioa, girgilluak, borra motz edo luzagarriak, txilibitua, balen aurkako txalekoa eta eskularru beltzak.


Eguneraketa berriak daude