Atzo, Bartzelona, Europa Foruma. Jaime Mayor Oreja, PPren hautagaia Europako hauteskundeetarako, mikrofono aurrean, bere birraitonaz hizketan: “Birraitona ahalegindu egin zen bere seme-alabak ez zitezen kortan itxita geratu. Etxean euskaraz hitz egitea debekatu zuen, gaztelania ondo ikas zezaten”. Adierazpen horiek zeresana eman dute blogosferan: Sustatun albistea aipatu dute, eta Garagoikoa blogean irakurri dugunez, ez da Mayor Orejak horrelako zerbait esaten duen lehen aldia. Tiraka blogean ere PPko kideak aurretik egindako antzeko adierazpenak oroitu dituzte. Zabaldu.com-en berehala pasa da albistea azalera. Sarean dago adierazpenen bideoa, EiTBren webgunean.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403