Piztu Ezazu Argia 970x90

Israeli ia 4 milioi euroko kalte-ordaina eskatuko diote Askatasunaren Ontzidiaren kontrako erasoan hildakoen senide batzuek

2012-10-08
alde 0    kontra 0
Bederatzi lagun hil zituen Israelek Askatasunaren Ontzidiaren aurkako erasoan.

2010eko maiatzaren 31n, Israelgo soldaduek eraso egin zioten Gazara laguntza humanitarioa ematera zihoan Askatasunaren Ontzidiari. Mavi Marmara ontzian zihoazen bederatzi lagun hil zituen Israelek operazio hartan. Hildako hiru lagunen senideek iragarri dute bost milioi dolarreko (3,8 milioi euro) kalte-ordaina eskatuko diotela Israeli.

Furkan Dogan, Cevdet Kiliçlar eta Necdet Yildirim ekintzaile turkiarren senideak dira kalte-ordaina eskatu dutenak. Hildakoez gain, Mavi Marmara ontziak jasan zuen erasoan zauritu zituzten hainbat lagunek ere bat egin dute eskaerarekin.

Israelen eta Turkiaren areteko harremanak asko okertu ziren ekintza militarraren ondorioz. Turkiak formalki auziperatu zituen Israelgo Defentsa Indarretako hainbat kide, erasoan parte hartu zutelako eta bederatziri bizi osorako kartzela zigorra ezarri zien, nahiz eta epaiketa in absentia egin zenez, inoiz ez duten kondena bete.

Erasoari buruzko irudiak mundu osoan zabaldu ziren, Israel haiek bahitzen saiatu zen arren. Besteak beste, ontzian zegoen Lara Lee zuzendariaren ordubeteko bideo honek erakusten du soldaduen erasoa nola gertatu zen.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Rt.com
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys