Israelgo poliziak palestinar bat eskuak lotuta parkean elektrokutatzen du

  • Israelgo polizia eskuak lotuta dituen gizon palestinar bati hainbat aldiz deskarga elektrikoak ematen ikus daiteke YouTubera abuztuaren 22an igotako bideoan. Jerusalem ekialdeko auzo okupatu bateko parke batean kokatu dute ekintza webgune palestinarrek. Inguruetan jendea ikus daiteke ikusitakoarekin harrituta.


2012ko abuztuaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

42 urteko Talal Siad lurrean etzanda ikusten da, deskarga elektrikoek eragiten dioten agoniaz garrasika. Israelgo poliziek deskargak botatzen dituzten pistolarekin egin zioten tiro, eta eskumuturrak lotuta izanda ere, deskargak ematen dizkiote, nahiz eta inongo arriskurik ez izan agenteentzat.

Siad atxilotu eta egun argiz horrela tratatu zuten, bere hitzak jaso dituen Electronic Intifada webgunearen arabera, poliziei aurpegiratu zielako beste palestinarrak gaizki tratatzen zituztela parkean.

Bideoko protagonistak azaldu du hiru urteko semea eskuan zeramala ikusi zituela poliziak gazte palestinar batekin gehiegikeriatan, gertutik piper spraya botatzen eta deskarga elektrikoak ematen. Umea albo batean utzi eta poliziengana joan zenean geratzeko eskatzera, bera erasotu zuten. Bideoaren amaieran ikusten dira bi pertsona hauek lurrean etzanda.

Siadek esandakoaren arabera, bere aurkako erasoak "Jerusalemgo ume eta emakumeen artean izua zabaldu zuen, eta jendea poliziei gelditzeko erreguka hasi ziren, baita familia juduak ere".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-03-27 | ARGIA
NBEk lehen aldiz su etena eskatu du Gazan

32.000 hildakotik gora eragin ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2024-03-24 | Marta Maroto
Inork nahi ez duen gerra saihetsezina

Hezbollah, Ekialde Hurbileko miliziarik boteretsuena, Libanoko lurretatik Israeli eraso egiten hasi zen, Gazako sarraskia hasi eta biharamunean. Palestinari elkartasuna adierazteko bigarren fronte honen etorkizuna Zerrendan gertatzen denarekin lotuta dago. 91.000 lagun inguru... [+]


Eguneraketa berriak daude