Israelek su-etenari ateak itxi dizkio, Gazari lurrez ere erasoz

  • Israelek Gazaren kontrako erasoak gogortu ditu, ostegunean bost orduko su-eten “humanitarioa” bukatu eta gero. Iluntzean lurreko operazioari ekin diote tropa israeldarrek, eta 24 palestinar eta israeldar bat hil dira.


2014ko uztailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Israelen tankeak (argazkia: Atef Safadi, Efe)

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk ostegunean komunikatu batean adierazi du azken erasoen helburua Palestinako soldaduek Israelen sartzeko egin dituzten tunel-sarea suntsitzea dela. Tunelak Israel eta Gazaren arteko mugan daude, beraz, momentuz behintzat, erasoak Gazaren perimetrora mugatuko direla ondoriozta daiteke.

Israelgo armadak beste komunikatu batean adierazi du operazioarekin “kolpe esanguratsua” eman nahi diotela Hamasen egitura militarrari. 18.000 erreserbista mobilizatu dituzte horretarako.

"Airez eta itsasoz okupatzaileak lortu ez duena ez da orain gai izango lurrez lortzeko. Huts egitera kondetatuta dago", erantzun du Hamasek Doha hirian erbesteratua dagoen Khaled Mashaal buruzagiaren bitartez.

Mugatik gertu

Sare sozialetan Gazatik informazioa zabaltzen ari diren zenbait iturriren arabera, Israelgo armadak Gazako muga gurutzatu du baina barnealdera ehunka metro batzuk baino ez dituzte egin. Mugatik gertu dagoen Khan Younis hirian Israelgo armada eta palestinarren arteko tiroketak gertatu direla adierazi dute zenbait lekukok. Israelgo armadaren komunikazio bulegoak lurreko erasoaldiaren hastapena jasotzen duen bideoa zabaldu du:

 

AEBek erasoa onartu dute

Pasa den astean AEBek Israeli Gazan su-etena lortzeko bitartekaritza eskaini zioten arren, oraingo erasoa onetsi dute. Hala adierazi dio telefono bidez John Kerry estatu idazkariak Netanyahuri.

Arrakastarik gabeko negoziaketak El Cairon

Israelek eta Hamasek su-etenaren aldeko negoziaketetan aritu dira El Cairon. Hala ere, hauek ez dira aurrera atera eta Israelgo Gobernuak aho batez onartu du inbasioa. Israelgo hainbat hedabidek jaso dutenez, Gobernuak asteartean erabaki zuen lurreko operazioari hasiera ematea.

Israelek duela hamaika egun hasi zituen Gazaren kontrako erasoak eta 260 palestinar hil dituzte jada, gehienak zibilak. 2008. urtean izan zen lur bidezko azken erasoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-03-27 | ARGIA
NBEk lehen aldiz su etena eskatu du Gazan

32.000 hildakotik gora eragin ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-03-24 | Marta Maroto
Inork nahi ez duen gerra saihetsezina

Hezbollah, Ekialde Hurbileko miliziarik boteretsuena, Libanoko lurretatik Israeli eraso egiten hasi zen, Gazako sarraskia hasi eta biharamunean. Palestinari elkartasuna adierazteko bigarren fronte honen etorkizuna Zerrendan gertatzen denarekin lotuta dago. 91.000 lagun inguru... [+]


EBk su-etena eskatu dio Israeli Gazan, lehenbiziz bost hilabetetan

Europar Batasuneko hizkuntza diplomatikoa bederen aldatu egin da Israelekiko, eta martxoaren 21ean eta 22an Bruselan egiten ari den gailurrean, Europar Kontseiluak su-eten eskaera luzatu dio Israeli. Bost hilabete behar izan ditu horretarako, orain arte “eten... [+]


Eguneraketa berriak daude