Israelgo Gobernuak eta Hamasek su-etena sinatu dute, BBCren arabera

  • Gazan botere politiko eta armatua duen Hamas erakundeak eta Israelgo Gobernuak elkarri ez erasotzeko akordioa lortu dute. BBC kate ingelesak zabaldu du albistea. Egiptoko Gobernuaren bitartekaritzaren bitartez, Hamasen eskaria onartu ei du Netanyahuren Gobernuak eta datozen orduetan egingo da publiko.


2014ko uztailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jerusalemgo Shuafat auzoan gertatu dira istilu larrienak

Hamas kohete bidezko erasoak eteteko prest legoke Israelgo armadak Gazan bonbardaketak bertan behera utziz gero. BBCko iturrien arabera, bi aldeek onartu dute.

Biolentziaren maila egunetik egunera areagotu da Palestinan, Israelgo hiru kolono gazteak bahitu zituztenetik. Israelgo Gobernuak ehunka lagun atxilotu ditu, tartean Hamaseko parlamentariak. Zisjordanian eta Gazan guztira hamar palestinar hil ditu tiroz eta bonbaz. 2.000 etxetik gora miatu ditu Isralego armadak, eta horietako batzuk suntsitu ditu. Herritarren aurkako kolonoen oldarraldi andana ere gertatu dira, asko Hebron inguruan.

Hamasek, bere aldetik, azken bi asteetan dozenaka kohete jaurti ditu Israelgo hegoalderantza, biktimarik eragin gabe. Guztiz gaiztotuta zegoen giroari gehitu behar zaio asteartean Jerusalemen, zantzu guztien arabera, bahitu, torturatu eta hil zuten gazte palestinarraren kasua. Horrek gaur egunera arte luzatu diren istiluak piztu ditu Israelgo poliziaren eta palestinarren artean.

aaaa
Hamasekin erakunde armatu Izz ad-Din al-Qassam Brigaden prentsaurrekoa Gazan (Reuters)

Su-etenaren kontrako ahotsak

Oraindik publiko egin ez den su-eten honen aurka hitz egin dutenak ez dira gutxi izaten ari Israelen. Gobernuaren barrutik ere entzun dira aurkako adierazpenak. Atzerriko Aferetako Avigdor Liebermanek esan du akordioa akats larria dela. "Gure eskuak jarri behar ditugu beldurra sustatzen dutenen gainean, Khaled Mashal eta Ismail Haniyeh (Hamaseko buruak) barne. Jakin behar dute haiek jomuga direla", adierazi du Israelgo Sderot hiriko armadaren misil-gunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


2024-04-18 | ARGIA
Estatu kide izateko Palestinaren eskaerari buruz ebatziko du gaur NBEaren Segurtasun Kontseiluak

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Iran gehiago zigortzearen alde lerratu dira AEBak eta Europar Batasuna

Iranen eta Israelen arteko tentsioa areagotuz doa eta bi aldeek argi utzi dute parekoaren erasoari erantzun bortitz eta gogorrez erantzungo lioketela. Bizkitartean, Israelekiko babesa berretsi dute AEBek zein Europako Batasunak.


Eguneraketa berriak daude