Atzo goizean, Iruñeko erdigunean dauden Arantzadiko baratzeetan hondeagailua sartu zuten eta Aldaiatarren etxea suntsitu. Eguzki Bideoak kolektiboak irudiak eskaini ditu. Iruñeko Udalak hiriburu erdian dagoen hamabost hektareako lur eremuan, besteak beste, "Baratzaren museoa" egin nahi zuela iragarri zuen. Hainbat auzokide asmo horren kontra agertu zen. Izan ere, urte luzez lur horietan auzokideek baratzeak landu dituzte eta horretan segitzen dute. Auzokide horien ustez, museoak kostu ikaragarriak ditu eta baratzeak suntsituko lituzke. Jarraian Aldaia etxearen suntsiketaren irudiak.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.