Iruñeko Udalak gurasoei ez die galdetuko haur eskola zein hizkuntzatan nahi duten

  • Iruñean,18 haur eskola publikoetatik bi baino ez dira euskaraz aritzen, eta biak Txantrea auzoan daude. Gurasoek bi eskaera egin dituzte urte luzez: D ereduan plaza gehiago ipintzea eta auzo gehiagotan barreiatzea. Matrikulazio kanpaina hasi bezperetan betikoa egin du Iruñeko Udalak, orrietan ez du hizkuntza eta auzoa aukeratzeko galderarik ipini.


2014ko otsailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Udaletxearen aurrean haur eskolak euskaraz aldarrikatzen.

Matrikulazio kanpaina martxoaren 3tik 18ra izango da eta ‘Geu ere kontuan hartzekoak gara’ lelopean, Iruñeko hainbat auzotako gurasoek betiko aldarrikapenak gogorarazi dituzte. Euskaraz, eta euren auzoan nahi dituzte haurrak, baina Udalak eskaerei erantzuteko asmo handirik ez duela uste dute. Izan ere, matrikulazio orriak banatu dituzte eta orriotan ez dute galdetzen zein hizkuntzatan nahi duten haur eskola, ezta zein auzotan nahiko luketen ere. UPNren udalaren aitzakia eskaririk ez dagoela da. Gurasoek ordea, beste behin adierazi dute matrikulazio orrietan galdetu besterik ez duela, baina horrelakorik ez dutela egiten. Bestalde, inolako eskaririk izan gabe gaztelaniaz aritzen diren haur eskola batzuetan ingelesezko jarduerak integratu dituzte. Gurasoak matrikulazio kanpaina paraleloa egiten ari dira, orrietan hizkuntza eta auzoa aukeratzeko eskatu zaie gurasoei. Emaitzak Iruñeko Udalari eramango zaizkio.

Iruñean, sare publikoan, 18 haur eskola daude. Iruñeko Udalak 13 kudeatzen ditu; bi euskaraz, lau gaztelaniaz ingelesezko jarduerekin eta zazpi gaztelaniaz. Nafarroako Gobernuak bost haur eskola kudeatzen ditu, denak gaztelaniazkoak dira.

EH Bilduk UPNren haur eskolen proposamena baztertzailetzat jo du. Batetik, beste behin, matrikulazio orrian hizkuntza aukeratzeko modua ez ipintzea kritikatu du, eta bestetik, zerbitzu horien kuotak garestiegiak direla adierazi du. Hezkuntzako gainerako zikloak bezala, haur eskola doakoa izatea eskatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Eguneraketa berriak daude