Iruñeko Euskal Jairen okupazioaren 20. urteurrena ospatzeko ekimen ugari

  • 20 urte pasa dira Iruñeko gazteek Euskal Jai frontoi modernista okupatu zutenetik, urteetan herrialdeko gazte boterearen eta autogestioaren erreferentzia nagusi bilakatu zena. Maiatzaren 7tik 10era ekimen ugari antolatu dituzte eta maiatzaren 10ean desobedientzia jaialdi herrikoia izanen da Alde Zaharrean.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2014ko maiatzaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Denbora luze igaro da 1994ko maiatzean ehunka gaztek Euskal Jai frontoia okupatu zutenetik baina inork gutxik ahaztu ahal izan du Euskal Jai Gaztetxea izandakoa. Eta urtemuga garrantzitsu honek memoria historikoa astindu eta Euskal Jai Gaztetxea berpiztuko du hainbat ekimen eta ospakizunen bitartez.

Azken hilabeteotan Euskal jai Gaztetxetik pasatako belaunaldi ezberdinetako kideak elkartuz joan dira beraien hitzetan "Euskal Jaik merezi duen ospakizun eguna antolatzeko" eta hiritar orori bertan parte hartzeko deia luzatu diete.

Desobedientzia

Euskal jai Gaztetxea kontrabotere herritarraren ikur eta praktika eremu handia izan zen. Urtemugaren antolatzaileek azaldu dute desobedientziaz gaztetxea okupatu zutela, desobedientziaz adin guztietako hiritarrentzako hamaika ekimen antolatu zituztela, eta urteurren jaialdia ere desobedientziaz ospatzera doazela.

"Bere garaian UPNk ez zien iruindarrei baimenik eskatu Gaztelu Plazako zuhaitzak moztu eta plaza bera suntsitzeko, Barcinak eta bere kideek ez diote jendarteari baimenik eskatu guztion dirua lapurtzeko, eta Polok berak ez die hiritarrei baimenik eskatu kotxe ofiziala erabiliz mozkor gidatzeko. Guk ere ez diegu baimenik eskatuko Euskal Jairen okupazioaren urtemuga ospatzeko, kalea guztiona delako eta gure eskubidea baita!"

Ospakizun ekimen ugari

Urteurren ospakizunei hasiera emateko maiatzaren 7an belaunaldi ezberdinak bilduko dituen kafe-tertulia prestatu dute. Mintzaldiaren giltzarria guztien artean galdera honi erantzutea izanen da: "zer izan zen Euskal Jai zuretzako?". Maiatzaren 8an, aldiz, gaztetxeak bizitako 10 urteetako irudiak proiektatuko dituzte Zabaldiko "Zine txiroa" zikloaren baitan.

Azkenik, maiatzaren 10ean urteurren festa nagusia izango da. Goizean goizetik eta gauera arte Alde Zaharreko kaleetan hamaika jarduera burutuko dituzte, hiritarren topaleku izan nahi duten antzerki, herri bazkari, kalejira, txokolatada eta kontzertuen bitartez.

Testu hau Ahotsa.info-tik ekarria da lizentzia libreei esker. Originala hemen irakur dezakezue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Eguneraketa berriak daude