Euskaltzaindiak atzo aurkeztu zuen Erlea aldizkariaren 2. zenbakia. Irlandako literaturari eskainia, Seamus Heaney Nobel saridunaren bi poema eta saria jasotzean (1995ean) eskaini zuen hitzaldia jaso ditu Erleak, baita MacGiolla Ghunna, Brian Merrman eta Derek Mahon bezalako egileen lanak ere, Patxi Ezkiagak euskaratuak. Euskal autoreen lanak ere bildu dituzte, Txomin Artolaren album irlandarra eta Jose Angel Irigarairen Dublin 1932, balizko elkartasun argazkiak lanak, adibidez.