Irlanda iparraldeko memoria sustatzeko iPhoneko aplikazioa

  • iPhonerako aplikazio batean bildu dituzte Irlanda Iparraldeko gatazkaren lekuko diren oroigarri fisikoak. Northern Ireland Memorials izeneko aplikazioak muralak, omenaldi-guneak, eraikinak eta plakak ditu geolokalizatuta besteak beste. Lotura honetatik jaitsi daiteke aplikazioa. Memoria eta teknologia berriak uztartuta, ideia bila dabilen edonorentzat.


2013ko martxoaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Manchestergo Martirien omenezko murala Belfasten. 1867. urtean kartzelatik ihes egitean polizia bat hil izana egotzita exekutatu zituzten. (Arg: L. Arbelaitz)

Aplikazioarekin gatazka honi buruzko informazioa eskuragarri dute bertako herritarrek nahiz historia bazter guztietan usain daitekeen lurralde honetara joaten diren bisitariek. Kontsultatzeko oso erraza da eta iraganean gertatutakoa hobeto ulertzen laguntzeko tresna eraginkorra da.

Gatazka armatua medio hildakoak omentzeko jarritako plakak, estatuak, memoriarako lorategiak edo muralak zehatz-mehatz non dauden kokatzeaz gain, argazkiak eta omenduei buruzko informazioa bistaratzen du. Erabiltzaileei argazki gehiago edo informazio osagarria bidaltzeko aukera ematen die aplikazioak eta herritarrei datu-basea handitzen laguntzeko deia egin diete sustatzaileek. INCORE -k egindako lana da (International Conflict Research Institute), Ulstergo Unibertsitatean.

Egun iPhonetarako bakarrik dagoen arren eskuragarri, aurrerago beste plataformetarako ere prestatu nahi dutela adierazi dute.

Informazio osagarria:

Wikipedian emandako datuen arabera, guztira 3.529 pertsona hil ziren The Troubles-etan, horietatik 1.842 zibilak. Guztira 47.541 zauritu izan zirela kalkulatzen dute. Ostiral Santuko Hitzarmenarekin eskualde honetarako nagusiki bake aroa hasi bazen ere, noizean behin oraindik ere istiluak izaten dira, bai disidente errepublikarren aldetik, baita unionisten aldetik ere.

Mural errepublikarrekin argazki galeria.

Mural unionistekin argazki galeria.

Mural apolitikoekin argazki galeria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude