Piztu Ezazu Argia gunera joan.

'Ireki bihotza mintzalagunentzako!' kanpaina abian

2012-09-25
alde 0    kontra 0

Topagunearen Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak hainbesteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Gaur egun 5.000 lagun ari dira programa hauetan parte hartzen, 65 herri eta eskualdetan. Mintzapraktika programak aisialdiko jarduerak proposatzen ditu: lagun giroan paseatu, kirola egin, mendira irten, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu...

Bideoan Mihiluze saioko Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok luzatzen dute, mariatxiek lagunduta, mintzalagun egiteko gonbidapena.

Mintzapraktika taldetxo bakoitza hiru, lau edo bost lagunek osatzen dute eta taldeak sortzerakoan kontuan izaten dira kideen zaletasunak, gustuak, adina, bizitokia eta ordutegia. Taldetxo bakoitza gutxienez astean behin biltzen da eta hitzordu horretaz gain, noizbehinka ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera izaten da: ikastaroak, irteerak, bazkari eta afariak, ikuskizunak...

Topaguneko zuzendari Jasone Mendizabalek eta egitasmo hauetako arduradunak, Arrate Illarok, atzoko aurkezpenean azaldu zutenez, "euskaraz bizitzeko ahalegina egitea erabaki dutenek euskaldunon komunitatean bidelagun direnekiko esker ona dute eta euskaraz bizi garenok, gurekin batera bizitzeko hautua egin dutenekiko esker ona".

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Naiz | Zuialde herri informazioa | Topagunea | El Diario Vasco
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys