Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Iraultza sakristian

2012-08-13
alde 0    kontra 0

Zamorako apaiz-kartzela.

Hainbaten artean.

Txalaparta, 2011.

1960ko hamarkadan Francoren errejimena jokoz kanpo harrapatu zuten seminarista eta apaiz gazteek. Hiruzpalau urtetan apaiztegiak irauli zituzten, itxialdiak egin, errepresioa salatu, manifestuak kaleratu, ETArekin kolaboratu...

Euskal Herri osoan gertatzen ari zen aldaketarekin bat egin zuten apaiz ugarik, eta horietako askok Zamorako kartzelan amaitu zuten.

Liburu honetan testuinguru hori guztia ederki asko azaltzen zaigu. Zamorako kartzelan egondako hamaika pertsonaren testigantzek utzitako zapore bibentziala dute orriok, lurpean egindako egiazko tunelen eta ihesaldi saiakeren suspensea, lapiko itogarri baten leherketaren bolbora usaina... Liburuak mugak gainditu ditu, eta kartzela hartan izan ziren Espainiako Estatuko beste herrialdeetako askok ere estimatu dute halako bilduma.

Gertakizun haiek bertatik bertara bizi izan zituzten 25 lagunek egina da liburua –tartean Juan Mari Arregi Argiako kolaboratzailea–, eta Angel Zelaietak eta Edorta Jimenezek koordinatu dute.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys