Aldatzen ari da ikaskuntza-irakaskuntza prozesua, hein batean teknologia berriek eraginda, baina batez ere helburu eta metodologia berriek bultzatuta. Irakasleek jakin behar dute ikaslea motibatzen, bizitzarako prestatzen, konpetentzietan hezten, eta hori guztia kalitate oneko euskaraz transmititzen.
Maisu-maistren artean, belaunaldi aldaketa handia aurreikusten da datozen urteetan, eta erronkaz betetako hezitzaileak izango dira. Zertan eta nola formatu egungo eta etorkizuneko irakaslegaiak? Zein oinarri barneratu beharko lituzkete? Nola jakin zeinek balio duen irakasle izateko? Galdera horiei eta beste hainbati erantzuteko, mahaiaren bueltan elkartu ditugu Abel Ariznabarreta, Mariam Bilbatua eta Irene Lopez Goñi, irakaslegaiak eta irakasleak prestatzen diharduten hezitzaileak. Bestalde, irakasleak formatzeko sistema propioa du Seaskak eta horri buruz mintzatu zaigu Jean Mixel Etxegarai Seaskako arduradun pedagogikoa.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.