Piztu Ezazu Argia 970x90

Irailaren 25ean Espainiako Kongresua okupatzera dei egin dute

2012-07-26
alde 0    kontra 0

Gizarte mugimendu "antineoliberal, antikapitalista eta demokratiko" bateko kide diren hainbat herritarrek ¡En pie! (Zutik!) izeneko plataforma osatu dute, "demokrazia parte-hartzaile baten" eta "oinarrizko eskubideen" alde lan egiteko asmoarekin. Ingurumari horretan, irailaren 25erako Espainiako Kongresua inguratzera deitu dituzte herritarrak, "Gobernuaren dimisioa eta prozesu konstituziogile bat abian jartzea lortu arte".

"Estatu ez monarkiko batean sinesten dugu; monarkia bat ez du sekula herriak aukeratzen, eta beraz ez du legitimitate demokratikorik", dio ¡En Pie! plataformaren aurkezpen dokumentuak: "Botere-maila guztiak aukeratzean herriak parte-hartze zuzena izan behar duela pentsatzen dugu, Estatuko buruzagitzatik Botere Judizialera, ordezkarien boterea ahalik eta gehien mugatuz, eta haien gaineko kontrola herriaren eskuetan utziz. Gizarte aldaketa guztiz beharrezkoa dela uste dugu".

Informazio gehiago:

Kongresua okupatu! egitasmoa Facebooken.

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys