Euskararen Erankunde Publikoak (EEP) eta Eusko Jaurlaritzak atzo sinatutako akordioaren arabera, bi erakundeek 1,6 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herrian euskara sustatzera. Iazko kopuru bera da. Diru gehien jasoko dute: Seaskak (405.000 euro), AEKk (300.000 euro) eta Euskal Irratiak (285.000 euro).
Eusko Jaurlaritzak 457.600 euro bideratuko ditu Ipar Euskal Herrian egitasmoak garatzeko. Kopuru horretatik 440.000 euro Iparraldeko eragileen lana deialdi eta hitzarmenen bidez sustatzeko erabiliko da eta beste 17.600 euro euskarazko argitalpenak Iparraldeko Irakurketa Publikoko Sarean hedatzeko.
Guztira 86 proiektu aurkeztu dira diru-laguntzen deialdira eta azkenean 64 eragileei esleitu dizkiete laguntzak.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.