Inmediaciones arte jaialdia ospatuko da Iruñean irailaren 3tik 8ra bitarte. Jaialdiaren eztabaida gai nagusia gorputza izango da, baina horretaz gain mugimendua, hitza, irudia, artearen etengabeko aldaketa eta espazioaren erabilpena ere jorratuko dituzte.
Antolatzaileak Laida Azkona, Elisa Fernandez eta Ghislaine Verano dantzariak dira eta haien helburua gizartean artearen inguruko gogoeta bideratzea da. Gainera, jaialdian tartea izango dute berrikuntzen bila dabiltzan sorkuntza guztiek.
Jailadiko emanaldi bakoitza Iruñeko toki ezberdin batean izango da, bakoitzari egokien datorkion gunean. Errotxapea, Gaztelu plaza eta Uharte eszenatoki bihurtuko dira, esaterako.
Inmediaciones jaialdiko emanaldiak genero guztietakoak dira, antolatzaileek adierazi dutenez diziplinen arteko muga gero eta "lausoagoa" delako. Irailaren 4ean tailer pedagogikoak izango dira eta 5etik aurrera dantza, antzerki eta performanceak. Egitarau osoa hemen.
plinen arteko muga gero eta "lausoagoa" delako. Irailaren 3an eta 4ean tailer pedagogikoak izango dira eta 5etik aurrera dantza, antzerki eta performanceak. Egitarau osoa hemen.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.