Iñigo Cabacasi azken agurra eman diote ehunka lagunek

  • Atzo egin zuten hileta elizkizunean ehunka lagun bildu ziren Iñigo Cabacas gazteari azken agurra emateko. Familiak eskatuta, Jaurlaritza eta beste erakundeetako ordezkariek ez zuten hileta elizkizunean parte hartu. Athletic-eko jokalari eta klubeko zuzendaritzako ordezkari batzuk, berriz, han izan ziren.


2012ko apirilaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Elizaren kanpoan bildutako jendetza

Peñen elkarteak, Abertzale Sur, Piratak eta Herri Nortek datorren iganderako protesta ekitaldiak antolatu dituzte. 16:30ean Moyua plazatik San Mamesera abiatuko den manifestazio isila deitu dute. Bestalde, partiduko lehenengo eta bigarren zatiko lehenengo bederatzi minutuak isilean egiteko deialdia egin dute eta hamargarren minutua Cabacasi eskainitako txalo zaparrada batekin beteko dute. Horrez gain, Athletici ereserkirik ez jartzeko eskatu diote.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Cabacasen heriotzan Ertzaintzak "arduragabekeriaren bat" egin izan posible dela esan zuen atzo. Gomazko piloten erabilerari dagokionean, pilotak horiek ordezkatzea aztertzen ari direla adierazi du Aresek.

Erne sindikatua

Ertzaintzaren sindikatuak Egoera jendetsu eta inkontrolatuetan egun erabiltzen den materiala erretiratzea eskatzeko oharra kaleratu du. Material horien ordez, "kontrol" eta "ardura" handiagoz erabili daitezkeen baliabiadeak eskatu dituzte.

Atxilotuak

Ertzaintzak osteguneko istiluen aurretik ustez borrokan hasi ziren 22 eta 26 urteko Bilbo eta Abadiñoko bi gazte atxilotu ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude