Iñigo Cabacas gogoratu dute milaka lagunek Bilbon

  • Milaka lagunek parte hartu zuten atzo Iñigo Cabacasen aldeko martxa isilean. Peña zuri-gorriek deituta, Athleticek Mallorcaren aurka jokatu zuen partida hasi baino ordu eta erdi lehenago abiatu zen manifestazioa Moyua plazatik San Mameserantz, Iñigo gogoan zaitugu lelopean.


2012ko apirilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Cabacasen aldeko pankarta San Mamesen.

Ondoren, futbol zelai barruan jada, partidako bi zatien aurreneko 9 minutuetan isilik egon ziren zaleak, eta 10. minutuan Cabacas txalo zaparrada batekin gogoratu zuten. Horrez gain, klubak minutu bateko isilunea gorde zuen norgehiagoka hasi baino lehen, eta Fernando Llorentek Athleticeko aurrelariak Cabacasi eskaini zion partidako gol bakarra.

Gomazko piloten erabilera dela-eta

Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak debekatu egin die Hiritarren Segurtasunerako ertzainei gomazko pilota gehiago erabiltzea, nahiz eta duela hiru egun adierazi zuen debekua apurka-apurka aplikatuko zuela, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango zela erabatekoa aipatu ertzainen kasuan. Hala jakinarazi dute gaur Noticias taldeko egunkariek. Hedabideok diotenez, Hiritarren Segurtasunerako buru Josu Gotzon Lujuak sinatutako agindua jaso dute polizia-etxe guztiek. Gomazko pilotarik ezin izango dute erabili aurrerantzean, Bilboko polizia-etxeko unitateek salbu, Noticias taldeko egunkarien arabera.

Debekuak ez die eragiten Talde Mugikorreko (beltzak) eta Errefortzu Taldeko ertzainei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude