Eskoziako independentzia erreferendumak galdera bakarra izango du eta erantzunak "bai" ala "ez" izango dira

  • 2014an egingo da errreferenduma ziurrenik eta galdera bakarra izango da. Independentzia "bai" ala "ez". 16 urtetik gorakoek eman ahal izango dute botoa. "Behin betiko" akordiotik oso gertu geratu direla adierazi dute, Michael Moore Erresuma Batuko Gobernuaren Eskoziarako Estatu idazkariak eta Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministrordeak. Datozen egunetan elkartzen jarraituko dute, astelehenean Erresuma Batuko eta Eskoziako Lehen ministroei jakinarazteko.


2012ko urriaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Alex Salmond eta David Cameron Eskoziako eta Erresuma Batuko lehen ministroak.

David Mundell Britainia Handiko Gobernuak Eskozian duen ordezkariak 2014ko udazkenerako iragarri du erreferenduma. Urte horretan 700 urte beteko dira Eskoziak Bannockburn-eko batailan,  Ingalaterra menderatu zuela Eskoziaren Independentziako Gudaren baitan eta Edinburgok presio handia egin du urte horretan egin dadin galdeketa.

16 urtetik  gorakoek bozkatu ahal izatea oraindik ez da zihurra izan ere David Mundellek esan duenez, "Erresuma Batuko Gobernua eta Alderdi Kontserbadorea aurka agertuko dira". Hauek 18 urtetik gorakoek bozkatzea nahi baitute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskoziaren independentzia
2023-06-12 | Leire Artola Arin
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro ohia atxilotuta izan dute zazpi orduz

Kargurik gabe aske utzi du Poliziak, galdekatu ostean. Susmagarri gisa atxilotu dute, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketaren inguruan irekita jarraitzen duen ikerketa baten harira. Bigarren erreferenduma egiteko dohaintzan jasotako diruari lotuta dago kasua.


2022-11-23 | ARGIA
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.


2022-10-11 | Leire Artola Arin
2023an independentzia erreferenduma egiteko asmoa berretsi du Eskoziako lehen ministroak

Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.


Olatu berria Eskoziatik?

Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]


2022-07-06 | ARGIA
Eskoziako bigarren independentzia erreferendumari ezezkoa eman dio Boris Johnsonek

Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak joan den astean. Ezezkoa erantzun dio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak


Eguneraketa berriak daude