Piztu Ezazu Argia 970x90

Independentisten koaliziorik ez da izango Kataluniako hauteskundeetan

2012-10-05
alde 0    kontra 0
Lau alderdietako kideak atzo bildu ziren.

Ez da akordiorik egon ERC, Solidaritat, Reagrupament eta Democràcia Catalana alderdien artean, azaroaren 25eko Kataluniako hauteskundeetan koalizio independentista osatzeko. Atzo bildu ziren lau alderdietako kideak eta hauteskunde zerrendak osatzeko adostasunik lortu ez zutenez, bakoitza bere aldetik aurkeztuko da, elkarlanean jarraituko dutela iragarri duten arren.

Bartzelonako zerrendaren osaketa izan da oztopo salbaezina: ERCk Oriol Junqueras alderdiko presidentea proposatu du zerrendaburu gisa, bigarren lekuan hautagai independente bat jartzea, hirugarrenean Marta Rovira Esquerrako idazkari nagusia eta laugarrenean Solidaritat-eko Alfons López Tena. Bileratik ateratzean, Solidaritateko diputatu Uriel Beltranek ERCri leporatu dio desadostasuna eragin izana.

Zerrenda horretaz gain, izan dira bestelako frikzio puntuak ere. Lau alderdiak ez datoz bat kanpaina elkarrekin eginez gero hautatu beharreko estrategiaz, ezta balizko talde parlamentarioan kohesioa lortzeko moduaz, hauteskunde programaren zehaztasunez eta zerrendetan hautagai independenteek izan beharko luketen lekuaz

Dena den, erabakiaren berri emateko argitaratu duten ohar bateratuan, bilera modu "adeitsuan" egin dela nabarmendu dute eta mota honetako koalizioa osatzeak berez daukan zailtasuna eta denbora falta aipatu dituzte adostasuna lortzeko galga nagusi gisa.

Candidatura d’Unitat Popular (CUP) erakunde independentista ezkertiarrak ez du parte hartu bileran, momentu honetan barne eztabaidan murgilduta dagoelako. CUPek asanblada bidez erabakiko du ea alderdi gisa parte hartuko duen azaroko hauteskundeetan.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: VilaWeb
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys