Iñaki Goirizelaia: "Bagenekien parte-hartze txikia izango zela ikasleen artean"

  • EHUko errektore kargurako aukeratu dute bigarrenez Iñaki Goirizelaia botoen %55arekin. Parte-hartze baxua izan da errektoretzarako hauteskundeen ezaugarri nagusia, bereziki ikasleen artean: 4.566 lagunek bozkatu dute eta 51.643 pertsonak zeukaten horretarako eskubidea. Goirizelaiak Euskadi Irratiari adierazi dionez, “azterketa sakona” egingo dute ikasleen portaera horren inguruan.


2012ko abenduaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Goirizelaia atzo, botoa ematen.

“Errektoreak egiten duen lana urrun ikusten dute eta beharbada hor guk landu behar dugu” adierazi du Albiste Faktoria saioan. "Bagenekien parte-hartzea txikia izango zela ikasleen artean”, gaineratu du eta aurreko hauteskundeetan ere ikasle gutxik bozkatu dutela gogorarazi du, oraingoan “nabarmenagoa” izan den arren. Horri erremedioa bilatzeko ikasleen artean parte-hartze plana abian jarri nahi dute, Goirizelaiak dioenez.

Ikasleak ziren atzoko bozketara deitutako gehienak, 44.241 lagun. Haien artean nabaritu da parte-hartze baxuena. EHUko hauteskunde sistemaren eraginez, ikasleek azken emaitzaren %22,08 baino ez dute ordezkatzen. Ikasle Abertzaleak sindikatuak abstentziorako deia egin zuen, “unibertsitate euskaldun, parekide, herritar, demokratiko eta askatzailea” defendatzearekin batera.

Werten neurrien eragina "murriztu"

Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak atzo plazaratutako erreforma proposamenaz ere galdetu diote Goirizelaiari.  “Gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu neurri horiek duten eragina murrizteko” adierazi du EHUko errektoeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Unibertsitatea
Euneiz unibertsitate pribatuaren proiekturako egindako "zuhaitz mozketa masiboa" salatu du Elkarrekin Arabak

David Rodriguez bozeramaileak ohartarazi duenez, jarduerak “eragin larria izango du Salburuako hezeguneetan, bertako floran eta faunan”.


EHUk Zibersegurtasun Katedra sortu du Israelgo unibertsitate bat erreferentzia hartuta

Proiektuaren memorian, nazioarteko erakunde laguntzaileak daude, eta horien artean Tel Aviveko unibertsitatea nabarmentzen da "erreferentzia" gisa. El Saltok lortu duen dokumentazioaren arabera, gobernu sionistak Gazan genozidioa hasi eta egun gutxira onartu zen... [+]


Kazetaritza Matxistaren Behatokia sortu dute, hedabideen eduki matxistak aztertzeko

Euskal Herriko Unibertsitateko Bitartez ikerketa taldeak eta Pikara Magazine agerkariko kideek sortu dute.


EHUko irakasle eta ikertzaileek grebarako deia egin dute

Asteazkena da lehen greba eguna: irakasle eta ikertzaileak daude deituta. Martxoaren 12rako ere berriz egin dute deia: EHUko langile guztientzat da hura. Irakasle eta ikertzaileen “prekarizazioaren” kontra egin nahi dute protesta. 


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


Eguneraketa berriak daude