Ikurrina erretiratzeko eskatu zion atzo Olinpiar Jokoetako langile batek Maialen Chourraut gipuzkoarraren familiako kide bati. Izan ere Olinpiar Jokoetan, parte hartzen ari diren herrialdeen banderak bakarrik erakutsi daitezke.
Maialen Chourraut lasartear kirolaria, ur bizietako kayak (K1) modalitatean lehiatu zen atzo eta finalerdietako helmugara iritsi zenean, harmailetan zegoen jarraitzaile batek eskuetan zeraman ikurrina astindu zuen, bertako langile batek erretiratzeko agindua eman zion arte. Ur bizietako K-1 mailako modalidatean brontzezko domina lortu zuen Chorrautek.
Informazio gehiago
Uztailaren 25ean antzeko kasua gertatu zen Frantziaren eta AEBen arteko emakumezkoen futbol partidan ikusle bati eskuetan zeraman Bretaniako bandera gordetzeko eskatu ziotenean.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.