Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Desberdintasun ekonomikoak uste duguna baino handiagoak direla erakutsi du ikerketa batek

2012-09-10
alde 0    kontra 0
AEBko herritarrak 5 zatitan banatu zituzten txiroenetik aberatsenera ikerkerako.

Mike Norton eta Dan Arielyk (Harvarden eta MIT institutuan katedradunak) egin duten ikerketan bi ondorio atera dituzte: ezberdintasun ekonomikoa uste duguna baino askoz ere handiagoa da, eta mundu justuago batean bizitzea gustatuko litzaiguke, nahiz eta ez jakin.

Ikerketa AEBetan egin da baina munduko beste edozein herrialde garatutara estrapolatu daitezke datuak.

AEBetako herritarrak bost zatitan banatu dituzte, txiroenetik aberatsenera. Galdetegia erantzun duten boluntarioek uste dute aberatsenen zatia (herritarren %20) AEBetako aberastasunaren %60aren jabe da, baina errealitatean %80a baino gehiago dute.

Aldiz, txiroenen bi zatiek (herritarren %40ak) AEBetako aberastasunaren %9ren jabe direla uste dute, baina %0,3ren jabe besterik ez dira.

Ikerketaren egileek diotenez oso oker gaude gizartearen ezberdintasun ekonomikoari dagokionez, uste duguna baino handiago baita.

Bigarren esperimentuari dagokionez, Norton eta Arielyk beste 5.000 laguni galdetu zieten ea gizarte ideal batean nolakoa izan beharko litzatekeen zati bakoitzaren aberastasuna. Emaitzen arabera, aberatsenen zatiak aberastasunaren %32aren jabe izan beharko luke eta txiroenen zatiak %11ren jabe. Datu hauek errealitatearekin alderatzen baditugu urrun geratzen da gizarte ideala.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys