Piztu Ezazu Argia 970x90

Ikasleek murrizketen kontrako greba eguna dute gaur

2012-10-11
alde 0    kontra 0
Galiziako ikasleek ere bat egin dute greba deialdiarekin.

Hego Euskal Herriko ikasleek bat egin dute Espainiako Gobernuak onartutako murrizketen aurka deitutako greba egunarekin. Ikasle Abertzaleak taldeko kideek azaldu dute "Estatuko gainontzeko nazio zapalduetako ikasle mugimenduekin batera" salatuko dituztela "inposatutako erreformak", eta "Euskal Herriak behar duen hezkuntza" aldarrikatuko dutela.

Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Espainiako ikasleak deitu dituzte grebara. Deialdi bateratua egitearen alde honako erakundeak agertu dira: Ikasle Abertzaleak, SEPC Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans,Yesca, SAT Sindicato Andaluz de Trabajadores, AGIR, Jaleo, Darréu, Estudiants Independentistas y Revolucionarias d'Aragon, Liga Estudantil Galega eta Regüelta Cantabria. 

Ikasle mugimenduetako ordezkariek salatu dute Espainiako Gobernuaren erabakiak "inongo lotsarik gabe" aplikatzen ari direla administrazioetako gobernuen babesarekin, eta Europako Batasunak "inposatutako" neurriekin herritarrak babesik gabe daudela.

- Grebari buruzko Twitter kontua.

- Gaurko deitutako mobilizazio guztiak.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Naiz | Berria
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys