A ereduan ikasi zuen Sopelako ikasle batek 10.600 euroko kalte-ordaina eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, euskaltegietan gastatu duen diruagatik eta euskara ikasten pasa dituen orduengatik. Ikasleak salatu duenez, Administrazioak ez zuen euskalduntzea bermatu bere kasuan. Gaur (20) egingo da ahozko ikustaldia.