Igor Goikolea Palestinan atxilotutako brigadista etxean da

  • Goikolea astero AL-Ma sara herri palestinarrean egiten diren protestaldietako batean parte hartzen ari zela atxilotu zuten Israelgo soldaduek.


2013ko abuztuaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Libre geratu ostean, Madrilera bidali zuten hegazkin batean eta etxean da dagoeneko. Argazkia: telesurtv.net

Askapenaren brigadetan parte hartzen zegoen, eta italiar batekin eta bi palestinarrekin batera atzeman zuten, militarren aurka egin zuelakoan. Defentsak ordea, gazteak protestan bakarrik jardun zuela demostratzen duen bideo bat aurkeztu zuen Goikolea aske geratu zedin.

Libre geratu ostean, Madrilera bidali zuten hegazkin batean eta etxean da dagoeneko. Askapenak bere aldetik, erasoak eraso lanean jarraitzeko deia luzatu du: “Internazionalismoa behin eta berriz kolpatu arren, jakitun gara herriok elkar babesten eta elkarri laguntzen jarraitu behar dugula”.

Atxiloketa salatzeko, gaur 20:00etan Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan elkartuko dira.

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askapena
Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


Askapenaren 2023ko brigada kanpaina martxan da

Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude