Goierriko (Gipuzkoa) alderdi eta alor ezberdinetako 35 pertsona ezagunek Igartzako Manifestua (PDF) sinatu zuten pasa den larunbatean Beasainen. Euskal Herria nazio naturala dela eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dute sinatzaileek. Horien artean daude, besteak beste, Markel Olano, Karmele Aierbe, Xabier Mendiguren, Jon Urdangarin, Axier Sarriegi eta Juan Inazio Galdos. Manifestuaren sinadurak ekainaren 5ean izango du segida. Egun horretan Autodeterminazioaren edo Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Goierriko Ekimena aurkeztuko dute Larraitzen. Bien bitartean, atxikimendu kanpaina jarriko dute abian sustatzaileek.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403