Piztu Ezazu Argia 970x90

Igandean atxilotutako Eneko Eguren bilbotarra ospitalean artatu behar izan dute

2012-10-02
alde 0    kontra 0
Ehunka lagun bildu da atxiloketen aurkako mobilizazioetan.

Guardia Zibilak Liher Bilbao, Iker Hernández, Ibon Santamaria eta Eneko Eguren atxilotu zituen igande goizaldean, Bilbon. Gazteek A-68 errepideko Telefonicako errepikagailu bat erretzeko asmoa zutela dio poliziak. Atxilotu eta ordu gutxira, Eneko Eguren Basurtuko ospitalean artatu behar izan zuten, eta ondoren La Salve kuartelera eraman zuten berriz ere. Poliziaren arabera, atxilotua izaterakoan aurka egiten saiatu eta zauritu zen Eguren.

Lau atxilotuek Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epailearen aurrean deklaratuko dute gaur, 14:00ak aldera. Hainbat lagunek Madrilera egin dute bidaia, babesa adierazteko. Atzo arratsaldean, ehunka pertsonak hartu zuen parte Otxarkoagatik Santutxura egindako manifestazioan, atxiloketen kontra protesta egiteko. Gaur ere, 20:00etan, elkarretaratzera deitu dute, Santutxun, eta lau gazteak aske utzi arte mobilizazioak izango direla iragarri dute.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | Gara
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys