Ibon Fernandez presoa, esklerosiarekin larri kartzelan

  • Esklerosi anizkoitza gaitzarekin larri dago Ibon Fernandez presoa Frantziako Estatuko Lannemezako espetxean, Ane Fernandez senideak jakinarazi duenez. Herrirak mobilizazioa antolatu du kartzelaraino "Presoen eskubideen defentsan denok Lannemezanera" lelopean.

     

Gaixo dauden presoak askatzeko egindako manifestazioa, iaz. (Luis Jauregialtzo / ARP)

2013ko abenduaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Bi urte pasa ziren medikuek zein gaitz zuen diagnostikatu aurretik. Izan ere, baliabideak “murritzak” dira kartzelan. Hala dio Ane Fernandez presoaren arrebak. Anaiak “ahal duen moduan borrokan" jarraitzen duela dio. Baina, aurrera egiten saiatuta ere,  funtzionarioek “ez diote arreta minimorik egiten”.

Tratamendua ez diotela ematen salatu du. Orain, kalera ateratzeko prozedura martxan jarri du familiak, eta espetxeko arduradunek onartu badute ere, kaleratzea urtebetez luza daitekeela uste du presoaren arrebak.

Nerbio-sistemaren eritasun sendaezina eta progresiboa da esklerosia. Kalte fisiko eta psikologiak sortzen ditu. Fernandezek azpimarratu duenez, gaitzaren agerraldiek ondorioak izan ditzakete, eta kartzelan ezin dituzte kontrolatu, baliabide "falta" medio.

Herrira, Lannemezanera

Lannemezanen dagoen euskal preso bakarra ez da Fernandez. Beste bost ere badira: Didier Aguerre, Txistor Haranburu, Iñaki Esparza, Jose Ramón Lete eta Joseba Segurola. Horregatik, Herrirak martxa antolatu du espetxeraino, hilaren 14an. Ipar Euskal Herriko herrialdeetatik autobus zerbitzua prestatu dute.

Bi helburu dauzka protestak, antolatzaileek adierazi dutenez: batetik, Frantziako Estatua “interpelatzea”; eta bestetik, presoei elkartasuna adieraztea.

Egunean bertan. martxarekin batera hainbat ekimen antolatu dituzte. Besteak beste, flash mob-a, bertso saioa, eta merendua. Mobilizazioaren xehetasunen berri Twitter bidez ematen ari dira, @lannemezanera kontuan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
2021-12-20 | ARGIA
Antton Troitiñoren heriotza “azkena” izan dadila eskatu dute Sarek eta Etxeratek

Euskal preso politikoa ostiralean hil zen minbizi baten ondorioz, 30 urteko espetxealdiaren ostean kaleratu eta 10 hilabetera. Troitiñoren kasua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen politikaren adierazle dela salatu dute bi elkarteek. Mobilizazioak antolatu dituzte... [+]


2021-02-05 | ARGIA
Kalean da Antton Troitiño, baldintzapean aske

Eritasun "larri eta sendaezin" bat duela, baldintzapean atera da kalera otsailaren 5 goiz honetan. Orotara, 30 urtez gora pasa behar izan ditu kartzelan.


Julen Atxurra presoak buruko isuria izan du eta kartzelako erizaindegira eraman dute

61 urteko preso lekeitiarrak maiatzaren 13an buruko isuria izan zuela argitaratu du Etxeratek. Orain Puerto-I kartzelako (Cadiz, Andaluzia) erizaindegian dagoela eta asteburuan familiaren bisita izan duela gehitu du.


Espetxe politikaren legea betearazteko eskatu dute 38 eurodiputatuk

Dispertsio politika bukatzeko eta larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu diete Espainiako Estatuko eta Europako Parlamentuko presidenteei.


"Itxaropena" lagun, Bilboko eta Baionako manifestazioetara joateko deia luzatu die Sarek herritarrei

Sareko kideek presoen egoera aldatuko den "itxaropena" erakutsi dute: "Hala behar luke, behinik behin. Orain da unea; izan ere, orain ez bada, noiz?"


Eguneraketa berriak daude