Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Ibazeta aske utzi du Auzitegi Nazionaleko epaileak

2012-08-03
alde 0    kontra 0
Josetxo Ibazeta, Donostiako alkatearen idazkari ohia, artxiboko irudi batean.

Josetxo Ibazeta Donostiako alkatearen idazkari ohia baldintzapean aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Pablo Ruizek. Eurokopako finala jokatu zen egunean pertsona batzuk "mehatxatzea" eta "terrorismoa gorestea" leporatzen dio fiskalak. Ibazetak adierazi du pertsona horiek "probokatu" egin zutela, Bildu eta Donostiako alkatea kaltetzeko asmoz.

"Gora ETA militarra" esan zien Ibazetak Donostiako Parte Zaharrean Espainiako futbol selekzioak Eurokopa irabazi izana ospatzen ari ziren batzuei, eta hauek bideoan grabatu zuten Ibazeta. Donostiako alkatearen idazkari zenak dimisioa aurkeztu zuen bideoa zabaldu eta denbora gutxira, eta gertatutakoa ez zela "zuzena eta egokia" izan adierazi zuen.

Informazio gehiago:

Sortuk dio Ibazetarena bezalako jarrerek ez dutela lekurik alderdian (2012-07-12)

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | Naiz
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys